Lehenengo eta behin gure agurrik beroena, independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan jarraitzeko Euskal Herrira itzuli ezinik zabiltzaten kide guztiontzat (preso, deportatu nahiz iheslariak). Hortik aurrera, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren helburu historikoei uko egin ez dietenengana eta borrokan hasten diren belaunaldi berriengana zuzentzen gara batez ere.
Jakin badakigu Euskal Herritik kanpo dauden euskal errepresaliatuek eta bertan bizi direnek (gutxi badira ere) mota desberdineko zapalketa politikoa pairatzen dutela, gehienek bizi baldintza duinen gabezia handiarekin. Jakitun gara ere borrokak desgaste fisiko, psikiko eta mentala dakarrela, ia 34 urteko kartzelaldia pairatzen ari diren eta beste horrenbeste, edo gehiago, iheslari gisa dabiltzan kasuaz ari gara.
Gauza jakina da, egoera horren barruan, errepresaliatuek jarrera politiko desberdinei eusten dizkietela. Gure iritzirako, bada errendizioaren, damuaren eta abarren uretan nabigatuko ez duenik.
Era berean, bada Ezker Abertzale Ofizial eta Erreformistaren tesiekin bat datorrenik, nahiz eta jakitun izan Espainiak, behin eta mila bider aipatu bezala, ez dituela EPPK-k planteaturiko marra goriak (damua edo delazioa) gaindituko, izan ere, kondenak bete aurretik euskal preso politikoak aske gera daitezen, Estatuak inposaturiko baldintzen zati bat dira.
Halaber, jakina da zenbait euskal preso politiko EPPK-tik kanpo daudela, espetxe ildoarekin eta ildo politiko erreformistarekin bat ez datozelako.
Adinekoak edo gaixo daudenak berehala aske uztea aldarrikatzen da, euren jarrera politikoa edozein dela ere.
Behin ETAren errendizioa eta estatu okupatzaileekiko Sorturen atxikitzea nahiz men egitea ikusitakoan, errealitatea da preso, iheslari eta deportatuak, “gerra” horri dagokionez, ezer jakin nahi ez izatea. Bada, hor dago. Nor bere kasa
Une erabakigarrietan bizi gara, eta argi hitz egin beharra daukagu. Behin ETAren errendizioa eta estatu okupatzaileekiko Sorturen atxikitzea nahiz men egitea ikusitakoan, errealitatea da preso, iheslari eta deportatuak, “gerra” horri dagokionez, ezer jakin nahi ez izatea. Bada, hor dago. Nor bere kasa.
Bestalde, bada borrokatzeko nahikoa arrazoi daudela pentsatzeari eusten dionik, eta halako jendea izango dugu bidelagun Euskal Herriaren nazio eta gizarte emantzipazioaren alde inplementatzen diren dinamiketan. Ez izan inolako zalantzarik.
Horregatik guztiagatik eta gehiagogatik, Bilboko Jesusen Bihotza plazan, arratsaldeko 18:00etan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, Gudariak direlako Amnistia Osoa goiburupean, deitutako manifestazioan bertaratzea eskatzen dizuegu.
Gudariak dira ez terroristak. Amnistia osoaren alde, hau da, Euskal Herriaren Independentzia eta Sozialismoaren alde.
Karlos Ezkurra Leonet
Iñaki Egiluz Sagastizabal
Armando Zabalo Bilbao
Mikel Alberdi Zubizarreta
Jon Iurrebaso Atutxa