Pedro Sanchezen Gobernuak jakitera eman duenez, azaroan aterako dituzte Francoren gorpuzkinak. Prozesua aurrera erabateko, diputatuen kongresuak legea berretsi behar du iraila bukatu baino lehen.
Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak uda hasieran iragarri zuen diktadore faxistaren gorpuzkinak Erorien Haranetik ateratzeko asmoa, baina zenbait arazo legalekin batera, eskuin-muturraren oposizioa bidean aurkitu ondoren, abuztuan onartu zuen ministroen kontseiluak hezurrak mugitzeko lege-dekretua.
Dekretu hori, iraila bukatu baino lehen berretsi beharko du diputatuen kongresuak. PP eta Ciudadanos abstenitu arren, Sanchezek beste alderdi guztien babesa izango duela aurreikusten da.
Diktadorearen familiak, abuztuaren 31z geroztik hamabost eguneko epea du faxistaren gorpuzkinak nora eraman pentsatzeko. Epe barruan erabaki ezean, Gobernuaren esku geldituko da erabakia. Diktadorearen ilobek astelehenean jakinarazi dutenez, errekurtsoa jarriko dute lege-dekretuaren aurka.