argia.eus
INPRIMATU
Azalera handiko merkataritza guneen salmenta %2,5 hazi da 2017an EAEn
  • Eustat estatistika institutuak emandako datuen arabera, elikadura saltoki-kateek eta azalera handiko supermerkatu eta dendek hazkunde nabarmenarekin amaituko dute 2017 urtea. Hala, azarora arteko hamaika hilabetetan %2,5eko hazkundea izan dute eta azaroan igoera hori %3,4koa izan da gainera, aurreko urtekoarekin konparatuz.

ARGIA @argia 2017ko abenduaren 26a

Hego Euskal Herrian etengabe hedatzen ari diren merkataritza guneetako saltokien jabeak gero eta gehiago ari dira irabazten. Bizkaian azaroan %4ko gorakada izan dute, Araban %2,6 eta Gipuzkoan %2,4. Igoera hori are nabarmenagoa da elikadura produktuei erreparatuz: orotara %3,6ko hazkundea izan du supermerkatuko apalategietako zorro eta jakien salmentak EAEn.