EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.
Gai honen bueltako zehetasunak ezagutzeko EHGAMera jo dugu eta Gabrik ekarri dizkigu xehetasunak, hotela orain dela gutxi ireki dela aprobetxatuz, EHGAM eta hainbat eragile kritiko agertu dira Bizkaiko hiriburuan inposatu nahi den turismo-ereduarekin.
Gainera, EHGAMek, beste elkarte batzuekin batera, horrelako proiektuak zalantzan jartzen ditu, ez baitute gentrifikazioa saihesten laguntzen, guztiz kontrakoa baizik.
Horrela, orain jende askok joan behar du San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzotik, ezin dutelako alokairua edo etxe bat ordaindu, eta gazteen emantzipazioa "Misio Ezinezkoa" bihurtu da.