Datozen asteetan hasiko dira Frantzia euskal presoak gerturatzen. Horren inguruko xehetasunak emateko, urtarrilaren 24an bilera egingo du Frantziako Justizia ministerioak Marimar Blanco AVTko lehendakariarekin.
Astelehenean eman du bileraren berri Marimar Blancok. Frantziak egin dio bilera eskaria, eta Helene Davo Frantziako Justizia Ministerioko zuzendariondokoarekin elkartuko da AVTko lehendakaria.
Euskal presoak gerturatzearen aurka dago Blanco. Bere esanetan dispertsioak emaitza onak eman ditu. ETA oraindik amaitu gabe dagoela, eta beraz, ezin dela dispertsioa amaitu argudiatu du. “ETAk ez du bere jarrera aldatu, ez da desegin, ezta arma guztiak entregatu eta egindako kaltea onartu ere, eta beraz, dispertsioarekin amaitzeak ez du zentzurik”, gaineratu du.