Urtarrilaren 7an eraman zuten Frantziatik espainiar estatura. Aramendik 40 urteko espetxe zigorrari egin beharko dio aurre Espainian.
Urtarrilaren 7an eraman zuten Frantziatik espainiar estatura. Aramendik 40 urteko espetxe zigorrari egin beharko dio aurre Espainian.
Alcalá Meco espetxetik Avilako espetxera mugitu dute Alaitz Aramendi Jaunarena preso politiko orozkoarra. Gaur goizean lekualdatu dute. Aramendik berak jakinarazi ditu senideak telefono dei bidez Brievako -Avila- espetxera iristerakoan. Urtarrilaren 7an espainiar estatura eraman zutenFrantziako espetxe-zigorra bete ostean.
13 urte eman ditu Aramendik Frantzian preso, azken hilabeteak Renesseko espetxean, Orozkotik 800 kilometrotara. 2007an atxilotu zuten eta 2012an epaitu, "erakunde terroristako" kide izatea leporatuta.
Espainiar estatuan 40 urteko espetxe-zigorrari egin beharko dio aurre orain. Entzutegi Nazionalak 2017an ezarri zion 535 urteko zigorra, 2005ean Madrileko San Blas auzoan lehergailu bat jarri izana egotzita.
Avilako espetxea Espainiako emakumezkoen espetxe bakarra da, eta Orozkotik 400 kilometrotara dago. Bertan, EPPK-ko beste bi kide daude gaur egun.