Hainbat ikerketak ondorioztatu duena berretsi du Bristoleko Unibertsitateak: Auzune pobreenetan askoz ere apustu-etxe gehiago dago zonalde aberatsagoetan baino. Gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dute menpekotasuna duten 500 gaztek egiten dutela bere buruaz beste urtean.
Bristoleko Unibertsitateak egindako ikerketaren arabera, hamar bider errazagoa da apustu-etxe bat aurkitzea auzune pobreenetan, aberats batean baino. Aldiz, elikagai-saltokien %10 besterik ez dago leku horietan.
Izugarri ugaldu dira joko-aretoak Erresuma Batuan. Egun, apustu-etxe gehiago dago zortzi supermerkatu-kate handienen saltokiak baino. Horrekin lotuta, auzune pobreenetan elikagai-denden %10 dagoen bitartean, apustu aretoen %34 dago, bingo aretoen %30 eta kasinoen %29. Oinarrizko zerbitzu eta instalazioen kasuan, aldiz, egoera alderantzizkoa da. BBC-k jaso ditu datuak.
Gobernuz kanpoko erakundeek arazoaren larritasunaz ohartarazi dute beste behin. Gogorarazi dute jokoarekiko menpekotasuna duten 500 gaztek egiten duela bere buruz beste urtean, eta Gobernuari eta udalei eskatu diete ez emateko baimenik eskolen inguruan lokal berriak zabaltzeko.