argia.eus
INPRIMATU
Kortxoeneak “gune aske” izaten jarraitzen du ekitaldi ugarirekin
  • Forma hartzen ari da Kortxoenea Gune Askea. Lantaldeak martxan daude dagoeneko: komunikazioa, azpiegitura, egitaraua eta hutsarazteari aurre egiteko talde desberdinak.

Topatu.eus @topatu_eus 2015eko irailaren 10

Egunean bi aldiz egiten dituzte asanbladak, 8:00etan eta 19:00etan, eta jende andana ari da gerturatzen dinamikan ekarpena egiteko.

Tentsio puntuarekin baina alaitasunez ari dira gaztetxearen eguneroko jarduna aurrera eramaten. Hamarnaka lagunek pasa dute hirugarren gaua bertan, eta gaur ere egun osoan zehar egongo dira ekintzak.

Egitaraua | Irailak 10, osteguna:

- 10:0 | Auzolana

- 14:00 Bazkaria

- 18:00 | Asanblada

- 19:00 | Jam session + pintxo-potea

- 21:00 | Kontzertua: Lauroba

Bestalde, kultur eskaintza osatzeko laguntza eskatu dute: gonbidapena egin diote tailerrak, kontzertuak, ikuskizunak… eman ditzakeen jendeari. Poliki-poliki erresistentzia modu eraikitzailean gorpuztuko dutela eta, Kortxoeneara bertaratu eta ongi pasatzera deitu dituzte herritarrak.

Oharra: albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.info webguneak argitaratu du eta handik ekarri dugu ARGIAra lizentzia libreak baliatuz.