argia.eus
INPRIMATU
Asier Cabodevilla (AZ Ekimena)
“Auzoa indartzen segitzeko proiektua da Jantoki Herrikoia”
  • Iaz jarri zuten martxan lehenengoz Alde Zaharrean Jantoki Herrikoia. Auzokoak elkartu eta mahaiaren bueltan konpainian bazkaltzea da gakoetako bat. "Auzotarrak elkarren artean ezagutu eta komunitatea sortzea da gure nahia", azaldu du AZ Ekimeneko kide Asier Cabodevillak. Joan den urteko arrakasta izatea nahiko lukete aurtengo ere.

Maialen Huarte Arano Euskalerria irratia @fm983irratia 2025eko urtarrilaren 14a

Asteartean jarriko dute abian Iruñeko Alde Zaharreko Jantoki Herrikoia. Ez da lehen aldia proiektua martxan jartzen dutela eta nahiko lukete iazko arrakasta bera lortzea aurten ere: "Auzoa sortzen segitzeko proposamena da Jantoko Herrikoia", adierazi du Asier Cabodevillak, AZ Ekimeneko kideak. "Jende askok egiten ditu otorduak bakarrik eta horiek elkartzea, auzoa sortzea eta elikaduraren inguruan hausnartzea bilatzen ari gara", azaldu du.

Oraindik ere tiketak eskuratzen ahal direla esan du: Auzoenean jaso daitezke. Asier Cabodevillari egindako elkarrizketa entzun azpian.