Oreretako Olibet-Etxeberrieta auzoa txukun garbi egon daiteke… denon ahaleginarekin. Garbitasun pertsonala eta etxekoaz gain, auzoa ere garbi behar dugu. Pandemiak etengabe gogorarazten digu zein garrantzitsua den garbiketa…
Auzoan, herri osoan bezala, eman dira azken urteetan alde horretatik urratsak. Gogoan ditugu plastiko-tuperren banaketa, dohainekoa, udalak eskainiak; konposterako eta errefusarako edukiontziak jartzea. Hona hemen, azken honi buruzko gure herriko datuak:
2011an %32 birziklatzen zen eta 2020ean %63.
Aurrera pausu nabarmena. Baina hobetu daiteke guztion ahaleginarekin. Gainera badira ere, gure auzoan, onartezinak diren egoerak:
1.- Edukiontziak. Hiru edukiontzi gune ditugu. Panier zenaren ondokoa, Olibet 2 ondokoa eta Olibet 4-5 ondokoa. Denetan dago zabortegia bihurtzeko arriskua. Adibide gisa: Zamalbide kaleko auzokideak aspalditik zabortegi baten ondoan daudela ematen du. Batzuk uzten dituzte edukiontziaren kanpoan edozein motatako objektuak, hor gelditzen dira egunak eta egunak inork jaso gabe. Euria egiten duenean zaborra bustia, usain txarra, arratoiak ere ikusten dira.
"2011an %32 birziklatzen zen eta 2020ean %63.
Aurrera pausu nabarmena. Baina hobetu daiteke guztion ahaleginarekin. Gainera badira ere, gure auzoan, onartezinak diren egoerak"
Ba dago auzokoa ez den jendea, eta batzuetan enpresetatik, gauez etortzen dena furgonetarekin aulkiak, butakak, elektrogailuak, gurpilak… hantxe uztera. Baita Alamedako tabernetatik kristalezko botilak ekarri eta ondoan utziz. Jarrera hauek ez ditugu onartzen eta behar diren neurriak hartuko ditugu eta Udalari eskatzen diogu arazo honi buelta emateko egin dezan ahalegin eutsi bat.
Udalak jarri du sistema bat (telefonoz deitu, hitzordua jarri eta bertatik pasatzen dira) modu horretako zaborrak jasotzeko. Hau da telefonoa: 943 34 13 45.
Arazoa errepikatzen da, maila apalagoan, beste zakarrontzitan.
2.- Txakur kakak: onartezina da zenbait etxetako espaloietan dagoen txakur kaka eta pixa.
3.- Papresak zabor biltegi bat jartzeko baimena jaso du baina hori egin da auzoari inolako informaziorik eman gabe. Eta jakin nahi dugu zer jarri diguten etxe ondoan.
Gure auzoa garbi egon dadin ahaleginak egingo ditugu, baina aipatu ditugun hiru auziak, ez dira soilik Olibet—Etxebarrietaren auzoko auzi partikularrak. Herriko auzo guztietan antzeko egoerak bizi ditugu. Udalak beharko luke honetan hitza izan eta ekin.
*Artikulu hau sinatu dute:
Juan Mari Saiz,
Juan Mari Marcos,
Juan Etxepeteleku,
Ruben Garcia Vicente,
Joseba Barriola
(Zaragarbi taldeko kideak)