argia.eus
INPRIMATU
Bederatzi preso askatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak Estrasburgoko epaiagatik
  • Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrina aplikatu zitzaien bederatzi preso aske uztea erabaki du. Ondorengoak dira presoak: Txomin Troitiño, Isidro Garalde, Iñaki Urdiain, Jon Aginagalde, Jokin Sancho, Elías Fernández Castañares, Joseba Artola, Patxi Gomez eta Luis Mari Azkargorta. Bi presori atzera bota diete eskaria: Jon Ander Urkizu eta Raul Ibañezi.

ARGIA @argia 2013ko azaroaren 08a

Hainbat ordu iraun dituen bilera bozketa estu baten ostean argitu da. Bederatzi boto alde, zortzi aurka. Marlaska bera izan da berdinketa hautsi eta kalitatezko botoari esker erabakia hartu duena.

Joan den urriaren 21ean, Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegiak Espainia zigortu zuen Ines del Rio legez kanpo kartzelan mantentzeagatik. Ordutik ostiralero "Parot Doktrina" aplikatu zaien presoen egoerak aztertzen ari dira. Ines del Rio eta Juan Manuel Pirizekin guztira 11 dira epaiaren ostean kaleratutako presoak.

Informazio gehiago:

Isidro Garalde 'Mamarru'-ri 1990ean egindako elkarrizketa.