argia.eus
INPRIMATU
Bederatzi hilabeteko espetxe zigorra onartu du Pablo Hasel musikariaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak
  • “Terrorismoaren goratzarrea” eta “Monarkiaren zein Segurtasun Indarren kontrako irainak” leporatzen dizkiote. “Hemen adierazpen askatasunik ez dagoela agerian geratu da beste behin”, dio rap abeslari katalanak.

Mikel Eizagirre 2020ko ekainaren 09a
Pablo Hasel azken epaiketako hitzartzean.

Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoaren erabakia, eta bederatzi hilabete eta egun batera jaitsi du hasiera batean bi urteko eta egun bateko kartzela-zigorra zena.

Haselek ohartarazi du zigorra ez dela bederatzi hilabetetara mugatzen, zigorra areagotzen duten isunen presentzia narbarmenduz: "ordaindu ezin dudanez, eta ordain banezakeen ere ordainduko ez nukeenez, kartzela zigorra handiagoa da". Abeslariak epaiketan bertan frogatu zuen esandakoak gertaera objektiboak direla, baina deitoratu duenez "berdin gaitzesten dute".