argia.eus
INPRIMATU
Auzi politikoen aurkako Donibane Garaziko manifestazioak 1.600 lagun bildu ditu
  • Libre Baxe Nafarroak deituta, auzi politikoen aurkako manifestazioa egin da larunbatean Donibane Garazin, Intza, Aurore eta beste guziak libre lelopean. 1.600 lagun inguru bildu dira.

ARGIA @argia 2015eko urtarrilaren 19a

"Euskal herriak eta herritarrek bakea eraikitzeko urratsak emaiten dituzten memento berean, horra bi estatuen erantzuna: auziak eta presondegiratzeak, presoak beti bezain urrun eta dispertsatuak!", salatu du Libre Baxe Nafarroa komiteak.

Aurore Martin eta Intza Oxandabaratzek eraman dute pankarta, beste hainbat lagunekin batera. "Horrelako auziak prestatzen dituzunean, norbera ez da berdin joaiten jakinez herria zurekin dela. Horrek dizu indarra emaiten", adierazi du Martinek, Kazeta.eus-ek jaso duenez.

Urtarrilaren 21ean elkarretaratzea

Urtarrilaren 21ean, Intza Oxandabaratzen auziaren harira, elkarretaratzea egingo da Donibane Garaziko herriko etxearen aitzinean. Halaber, Aurore Martin, Haizpea Abrisketa eta beste 33 militatenteen auziarekin, hainbait mobilizazio egingo direla iragarri dute.