argia.eus
INPRIMATU
Autonomoak eta enpresa txiki eta ertainak finantzatzen laguntzeko programa onartu du Eusko Jaurlaritzak
  • 500 milioi euroko programa onartu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek finantzatzeko izan ditzaketen beharrei aurre egiteko. Horretarako, hitzarmenak sinatu ditu hamabost finantza-erakunderekin eta Elkargirekin.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 31

Sei hilabeteko likideziari eta finantzaketa beharrei erantzutea du helburu programak, “covid-19ak euskal enpresa sarean eragingo dituen kalteak arintzeko” asmoz.

5.000 eurotik gorako maileguak

Enpresa txiki eta ertainek 5.000 eta milioi bat euro arteko maileguak eskatu ahalko dituzte eta mikro-enpresek eta autonomoek berriz, 5.000 eta 100.000 arteko maileguak. Laguntza honetaz baliatzeko bete behar diren ezaugarriez, abalen kostu eta baldintzez eta programaren xehetasunez informazio gehiago aurkitu dezakezu lotura honetan.