argia.eus
INPRIMATU
Autolimitazioa eta auto-erantzukizuna eskatu du Urkulluk gaueko mugikortasuna eta bilkura jendetsuak mugatzeko
  • EAEko Auzitegi Nagusiak itxiera perimetrala, etxeratze-agindua eta bilkurak mugatzea atzera bota ostean, igandean alarma egoera bertan behera geratzen denetik aurrera zein neurri ezarriko dituzten iragarri du Urkulluk, horien artean ostalaritza 22:00ak arte zabalik egon ahal izatea. Horrez gain, herritarrei gaueko mugikortasuna eta bilkurak lau pertsonatara "borondatez" mugatzeko eskatu die.

ARGIA @argia 2021eko maiatzaren 07a
IƱigo Urkullu Lehendakaria LABIren aholku batzordearen gaurko bileran.

Gaur arratsaldean egindako bileran hartu du erabakia Labiren aholku batzordeak. Eguerdian eman du Jaurlaritzaren asmoak bertan behera uzten zituen ebazpena EAEko Auzitegi Nagusiak. Erabaki horri ez diote helegiterik jarriko eta horren arabera birformulatu behar izan dituzte alarma egoera bertan behera geratzen denean ezarriko diren neurriak.

Ebazpen horren ostean, etxeratze aginduaren ordez 23:00etatik 6:00etara gaueko mugikortasuna murrizteko "autolimitaziorako" deia egin du Eusko Jaurlaritzak, hau da, herritarrek, "erantzukizun indibidual eta kolektiboz" jokatu eta euren borondatez manten dezatela gauez kalean ez ibiltzeko ohitura. Gauza bera lau lagunetik gorako bilkurei degokienez, kasu honetan, bilkura jendetsuak "saihestea" gomendatzen du Jaurlaritzak. Horrenbestez, itxiera perimetralik ere ez da egongo.

Horrez gain, baina, ostalaritza eta merkataritza 22:00ak arte zabalik egon ahal izango da igandetik aurrera. Gainontzean, elkarte gastronomikoek itxita jarraituko dute, eta baita gaueko aisialdirako establezimenduek ere.

Hona hemen neurri eta gomendio nagusiak: