argia.eus
INPRIMATU
Autokontsumo energetiko partekatuaren debekua bukatzear
Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko ekainaren 06a
(Argazkia: www.autoconsumosi.com)

Espainiako Gobernuak 2015ean onartu zuen autokontsumo energetikoaren inguruko Errege Dekretuaren barruan sartutako neurria da autokontsumo partekatua debekatzearena. Hainbat kontsumitzaile dituen barne-sarera energia sorgailu bat ezin dela lotu dio legeak. Generalitateak helegitea sartu zuen esanez, debeku horrek ez zuela nahikoa justifikaziorik oinarrizko neurri moduan jartzeko eta ez diola baimentzen bere konpetentzia den autokontsumorako instalazioak jartzea. Bestetik, errekurtsoan adierazi du erakunde autonomikoen konpetentziak inbaditzen dituela lege honek kontsumo baxuko energia instalazioez ari direla argudiatuta, eta adieraziz hauek ez dutela eragin esanguratsurik ez ikuspegi teknikotik ez eta energia gestioaren ikuspegitik begiratuta ere.