Eusko Legebiltzarrak eta Eusko ikaskuntzak Elkarrekin autogobernua berritzen: herritarren gunea izeneko prozesu parte-hartzailea abiatu dute larunbatean Bilbo, Donostia eta Gasteizen.
Talde txikietan bildu eta eztabaidan pasatu zuten goiza partaideek. Hiru galdera izan ziren eztabaiden oinarri: Subjektu politikoaren definitzea: zer eta nor gara? Nolakoak gara eta zer izan nahi dugu etorkizunean? Zertaz erabaki nahi dugu eta zer harreman mota izan nahi dugu beste lurralde eremuekin?
Saioa aurrera eramateko oinarrizko printzipioak berdintasuna, errespetua eta eraginkortasuna izan dira. “Desberdintasuna da euskal gizartearen aniztasunaren isla eta partaide kideen arteko errespetuaren zaintza guztion ardura" dela azpimarratu du dinamizatzaileak eta filosofia hori aintzat hartuz ekin zaio eztabaidari.Alderdi politiko guztien ekarpenak egon dira presente, Alderdi Popularrarena izan ezik .
2018ko udaberria: oinarrien inguruko eztabaida autogobernu lantaldean.
2018ko udazkena: oinarrien inguruko akordioa lantaldean.
2019ko negua: estatutu berriaren testu artikulatua Legebiltzarrera eraman eta Gorte Nagusien onarpenaren ondoren erreferendum bat berretsi.