Guardian izeneko multinazionala seinalatu dute egoeraren “lehen eta azken” errudun gisara eta erakunde publikoei irtenbidea bilatzea eskatu diete.
Autoglas-Glavista Laudioko enpresako langileen kaleratze arriskua salatzeko elkarretaratzea egin dute astelehenean enpresa aratian. Zortzi hilabeteko “sufrimenduaren ondoren” egoera konponduko zelakoan zeuden langileak, baina Guardianek egoera guztia “zapuztu” duela salatu dute Enpresa Batzordeko kideek.
Aipatu enpresa jotzen dute erruduntzat, bera izan baita “azken orduko bira” eman duena eta enpresaren bideragarritasunerako beharrezkoak diren lursailak saltzeari uko ekin diona. Horretaz gain, Autoglas-Glavista 2018an Parter Capital funts-putreari saldu izana ere arbuiatu dute.
Horregatik, egoeran inplikatutako Eusko Jaurlaritzari eta erakundeei “egungo egoerari irtenbidea bilatzea” exijitu diete. Gainera, “egoerak horrela jarraitzekotan” behar diren mobilizazio guztiak egiteko prest agertu dira.