argia.eus
INPRIMATU
Autoeskolak mobilizatu egin dira “aztertzaile falta eta erakundeen utzikeria” salatzeko

Andrea Bosch Irutxuloko Hitza @irutxulo 2024ko maiatzaren 09a

Gipuzkoako hainbat autoeskolako langileek Beriotik abiatu den astearteko mobilizazioan parte hartu dute, aztertzaile falta eta erakundeen “utzikeria” salatzeko. Egun, aztertzailerik ez dagoenez, 5.000 pertsona azterketa egin ahal izateko zain daude.

Horregatik, Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio azterketen transferentzia lortzea, eta horrela, arazoa behin behitiko konpontzeko. Izan ere, ikasleek lan eskaintzetarako beharrezkoa dute azterketa egin ahal izatea eta askok aukerak galtzen ari direla salatu dute. Halaber, Gipuzkoako Autoeskolen Elkarteak salatu du Probintzia Trafikoko Buruzagitzak ez dituela “sektoreak egiten dituen proposamenak onartzen” eta “proba teoriko zein praktiko gutxi” egiten dituela. Hala, probintzia Trafiko Buruzagitzaren eta Espainiako Administrazioaren “utzikeria” kritikatu du elkarteak.

Egun, Gipuzkoan lau aztertzaile daudela jakinarazi dute, Donostian, Beasainen eta Azpeitian, eta egoeraren aurrean eta egoera aldatzen ez bada, mobilizazioekin jarraituko dutela ohartarazi du elkarteak.