argia.eus
INPRIMATU
Pirinioetako Bidea-n izena eman daiteke jada, autodeterminazio eskubidearen alde
  • "Pirinioetako Bidea 2022" ekimenaren baitan 300 gailur baino gehiago argiztatuko dituzte uztailaren 2an, Gure Esku, ANC eta Federacio d' Entitats Excursionistes de Catalunya elkarteek deituta. Ekimenean parte hartu nahi dutenek, zein mendi igoko duten aukera dezakete jada.

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 14a

Gailur "berdeak" eta "gorriak" daude. Aurrenekoak Euskal Herrian daude eta jende gehienanrentzat dira irisgarriak. "Gorri" gehienak, aldiz, Erdialdeko Pirinioan daude eta mendizale trebatuentzat bakarrik dira egokiak.

Euskal Herriaren eta Kataluniaren askatasunaren eta autodeterminazio eskubidearen aldeko mobilizazio bateratua izanen da "Pirinioetako Bidea 2022". Hain zuzen, Espainiako Estatuaren jarreraren parean, "indarrak batzeko" eta "elkarlanean aritzeko" beharra ikusten dute antolatzaileek: "Balioak eta helburuak partekatzen ditugu, baita oztopo eta zailtasunak ere, gainditu nahi ditugunak, elkarlan, inteligentzia kolektibo eta esfortzuaren bidez".

Gure Esku-k, ANCk eta FEEC Federacio d'Entitats Excursionistes de Catalunyak finkatu dute gailurretako hitzordua, eta laguntzaile dituzte Omniun Cultural eta Artistes de la Republica egiturak ere.