Errepresioak ibilbide luzea eta forma ezberdinak izan ditu eta ditu Euskal Herrian, borreroak mila aurpegi dituelako. Halere, beti izan du ezaugarri historiko bera: Euskal Herriaren eta euskal herritarron Eskubide Zibil eta Politikoen, Ekonomiko eta Linguistiko-Kulturalen, etengabeko urraketa eta ukazioa.
Horretan datza gure Herriak oraindik pairatzen duen gatazka politikoaren funtsa: Herri, klase eta pertsona gisa falta zaigun askatasuna. Hori da konpondu behar dugun arazoa. Errepresioa, berriz, bizi dugun zapalkuntza anitz horren sintoma baino ez da, sukarra, eta gaixotasuna ez dugu sendatuko nagusiki sintomak borrokatzen baditugu, hori ere egin behar dugun arren.
Ez dugu ahaztu behar historikoki mugaz bi aldeetako estatuetako gobernu guztiek izan dutela euskal erresistentzia isilarazteko, asimilatzeko eta, ezin bada, suntsitzeko helburua, horretarako bitarteko guztiak erabiliz, baita gerrarik zikinenak ere: estatu terrorismoa, atxiloketak, tortura, espetxeratzea, drogen banaketa masiboa, industriaren suntsipena, hizkuntza ordezkapena, eragile sozial eta politikoen legez kanporatzea, genero zapalketa, iritzi publikoaren manipulazioa, informazioren kontrola... Denetarik egin digute, baina ez dute azken helburua lortu: euskaldunak ez gaituzte asimilatu. Horretan datza gure garaipen politiko nagusia.
Eta duela bost urte ETAk armak utzi bazituen ere, bi Estatuek ez dute beren helburua aldatu, baina politika egokitzen hasi dira: errepresio beltza baztertu gabe, errepresio zuriari ateak zabaldu dizkiote. Beraien jendarte eredua, euskaldun batzuen kolaborazioaz osaturiko “gehiengo demokratikoz” legitimatu eta inposatu nahi dute. Hori da Estatuen plan “berria”. Eta hori egiten ari dira, politika horrek mundu osoan fruituak eman dizkielako. Neoliberalismoak azken bi hamarkadatan jendartea gaixoak sortu ditu mundu osoan. Gerra militar edota ekonomikoen bidez, jendarte egoistak eta beldurtiak osatu dituzte non nahi eta bertako kolaboratzaileen laguntzaz, hauteskundeetan eskuina edota eskuina muturra indartzea lortu dute: Trump, Le Pen, Rajoy eta gainerakoak... Eta, gustatu ala ez, Euskal Herria eta bere ekonomia ere, zurrunbilo neoliberal horretan murgilduta daude. Hemen ere, poliki-poliki, euskal jendartea desmobilizatzen ari dira eta PNVko EBBren politika kolaboratzailea gero eta eskuindarragoa eta espainolagoa da, askotan bere oinarri sozialaren eta Euskal Herriaren aurkakoa bada ere.
Errepresio sistemaren birmoldaketa horren hasiera 2001eko AEBetako Dorre Bikien aurkako erasoa ondoren eta, batez ere, 2007ko krisialdi ekonomiko bortitza eta gero, ematen hasten da hemen eta mundu osoan. Euskal Herria zatitzen duten bi Estatuetan ere lehendik zetorren eraikin errepresiboa zaharberritu eta zutabe berriak eraiki dituzte. Salbuespeneko arkitektura juridiko politiko horrek guztiok kaltetzen gaitu, errefuxiatuak, pobreak, gazteak eta emakumeak nagusiki, baina baita pentsiodunak, langileak, langabeak, prekarioak, ikasleak edota euskaraz bizi nahi dugunak ere eta, nola ez, euskal preso eta iheslari politikoak.
Hor kokatu behar dira Espainiar Estatuko Mozal Legea eta Zigor Kode berria edota Frantziar Estatuko jendartearen fitxatze sozial masiboa eta etenik gabe luzatzen ari diren legezko salbuespen egoerak... Eta errepresio zuri masibo horrek ez du baztertu errepresio beltz selektiboa, Altsasuko gazteek, Paris ondoko Theok edota asteburuan Iruñean atxilotu eta espetxeratu berri dituzten hiru gazteen erakutsi duten moduan. Estatuek, beharren arabera, zurian ala beltzean jokatzen dute, edota bietan, protesta soziala zigortzeko eta desaktibatzeko bada eta ondorio politiko nagusiagoak lortzeko. Inork uste al du Altsasuko edota Iruñeko gazteen atxiloketa eta espetxeratzeak Nafarroan gertatzea kasualitatea dela? Nori interesatzen zaio aldaketa korapilotsua bizi duen euskal lurralde honen desestabilizazioa?
Horren guztiaren aurrean, guk ere beldurrik gabe politika egiteko modua egokitu, aldatu, behar dugu Herri, klase eta pertsona gisara libre izan nahi badugu. Estatuek baino txikiagoak eta ahulagoak izanik, azkarragoak izan behar dugu. Horretarako, lehenik eta behin, beraiek jartzen diguten barrikada errepresiboaren aurka nagusiki borrokatu beharrean -hor eduki nahi gaituzte Estatuek-, Euskal Herriaren, langileriaren eta herritarren askatasunaren aldeko praktika eraikitzaileak gaurdanik martxan jartzen aritu beharko genuke. Hori da bizi dugun gaixotasuna, askatasun falta, eta sukarra, errepresioa, sendatzeko eta gainditzeko bide eraginkorrena.
Gure jendarte librea eraikitzeko forma eta bide berriak asmatu eta martxan jarri behar ditugu, lurralde aske funtzionalak eta territorialak sortu, euskararen arnasguneak martxan jarri, proiektu komunitarioak bideratu, egitasmo eraldatzaileak garatu, konpromisoetan oinarrituriko borroka desobedienteak piztu, konfrontazio bilatu, praktika politikoan irekiak izan, dinamika parte hartzaileak beldurrik gabe bultzatu, autogestioa kudeaketa modura aldarrikatu, parekidetasuna bermatu, ilusioa pizten eta komunikatzen jakin, emozioak transmititu, epika berria eraiki... Horretan datza gure artean hain ezaguna bihurtu den kultura politiko berriaren edukia, egin behar dugun Iraultza Demokratiko Nazionalaren mamia. Eta lan horretan gabiltzan ezkertiar guztiok, ezberdinak izanik ere, gure arteko konbergentzia dinamikak, prozesu bateratzaileak, bideratu behar ditugu. Ezkerraren ezaugarria, naturarena bezala, aniztasunarena da eta onartu ez ezik, onuragarritzat jo behar dugu.
Ikuspuntu honetatik, autodefentsarik onena, Euskal Errepublika Sozialista gaurdanik guztion artean eztabaidatzea eta eraikitzea da. Horrek emango digu ezinbestekoa dugun iniziatiba politikoa. Gurea eraikiz, beraiena desegin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]