Memoriaren Autobusa: “Lehen gobernuak oztopatzen zuen lan memorialista, eta orain aldeko jarrera du”

  • Oro har pozik ageri da Memoriaren Autobusa, baina hainbat kontutan desadostasuna ere azpimarratzen dute: "Batzuetan harremana ez da beharko lukeen zuzena izan, memoria legea aplikatzeko erritmoa mantsoegia izaten ari da".


2016ko abenduaren 22an - 17:27
36ko Gerran fusilatutako irakasleei aurten egin zitzaien omenaldia. (Arg.: Ekinklik) 36ko Gerran fusilatutako irakasleei aurten egin zitzaien omenaldia. (Arg.: Ekinklik)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nola baloratzen duzue Nafarroako Gobernuak 16 hilabetetan zuen esparruan egin duen lana?

Jarrera aldaketa nabaria da: lehen gobernuak oztopatzen zuen lan memorialista, eta orain aldeko jarrera du. Adibideak: elkarteekiko harremana areagotzea,  jarduera memorialistendako diru-laguntzak, gobernuaren parte hartzea hainbat ekitalditan, gorpuak lurpetik ateratzea edota ikur frankistak kentzen hasteko neurriak. Horrekin batera, frankismoaren aurkako kereila judiziala jartzeko Iruñeko Udalak eta Parlamentuak hartutako erabakiak.

Edozein modutan, hainbat kontutan gure desadostasuna ere agerikoa da: batzuetan harremana ez da beharko lukeen zuzena izan, memoria legea aplikatzeko erritmoa mantsoegi izaten ari da, eta ikur frankisten erroldan gabezia garrantzitsuak daude. Gainera, gai hauekin Eliza eta Opus Dei ez mintzeko asmoa dago. Laburbilduz, gehiago espero genuen.

Zuen esparruan nora heldu beharko litzateke gobernua gelditzen zaion legealdi denboran?

Hauexek dira garatu gabeko neurriak: Memoria Tokien errolda egitea eta toki horiek babestea, amnistia legea bertan behera uztea bultzatzea, Memoria Institutua sortzea, Egiaren Batzordea bultzatzea, gerra eta frankismoaren errepresioari buruzko unitate didaktikoak sortzea, eta sinbologia frankista modu integralean ezabatzea.

Jarriko al diozue nota 0tik 10era?

Sei eta erdi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


2024-11-18 | Hala Bedi
Frankismoaren errepresaliatuak omendu zituen Lagrango Udalak larunbatean [Argazki galeria]

"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


2024-10-25 | ARGIA
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an zauritutako beste zazpi pertsona identifikatu dituzte

Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


ANALISIA | Urriak 12
Torturatuak: ausart edo aske?

“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]


Donostiako La Cumbre “Estatuaren biktimen etxea” izatea proposatu dute

La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


Eguneraketa berriak daude