argia.eus
INPRIMATU
Autobus transfoboaren erruz, Hazte Oir elkarteak diru-sarrerak biderkatu zituen iaz
  • Datua Espainiako Barne Ministerioari egindako alegazioetan agertzen da. Espainiako Gobernuak erabilgarritasun publikoaren aitortza kendu nahi dio elkarteari.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 19a
Elkarteko presidentea autobus transfoboa atzean duela (Argazki: eldiario.es)

Alegazioak erakusten duenez, 2017ko martxoan 5.057 donatzaile izan zituzten eta 189.000 euro eskuratzera iritsi ziren, aurreko urtean baino zazpi aldiz gehiago. Aurten Hazte Oirrek lortu duenarekin alderatzen badugu, nabarmen jaitsi da donazio kopurura: 597 emaile eta 27.382 euro.

Pedro Sanchezen gobernuak elkarte eskuindarrari adierazi dio erabilgarritasun publikoko aitortza kendu egingo diola eta horren aurkako alegazioan zabaldu dute datua. Autobus transfoboa “adierazpen askatasunarekin babestuta” zegoela dio Hazte Oirrek.