argia.eus
INPRIMATU
Autobus transfoboa ez dela ongi etorria aldarrikatu dute herritarrek
  • E28, LAB eta Bilgune Feminista egiten ari dira protesta. Manifestariek ez diote autobus transfoboari pasatzen uzten. Bidea moztu diote, Iruñera irits ez dadin. Adierazpen askatasunaren argudioari heldu dio Hazte Oírren bozeramaileak. Atzean zuen pankartak "ez zarete ongi etorriak" dio. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko martxoaren 21
(Arg.: Saioa Alkaiza)

Hazte Oír talde ultrakatolikoaren autobusak Iruñean barna ibiltzeko asmoa du gaur. Madrilen lehenbizi geldiarazia eta Bartzelonan gero, orain gurera iristeko asmoa erakutsi du. Mezu transfoboz betetako autobus laranjak 11:00etan Zuastiko zerbitzugunean egin du hitzordua. Agerraldia eginen dute han. Ondoren hurbilduko omen da hiriburura.

Hazte Oír taldeko presidente Ignacio Arsuagak esan du asko direla eurengana hurbildu diren nafarrak euren autobusa erkidegoko hiriburura ekartzeko eskatuz. “Errealitate biologiko bat bada, dogma ideologikoen gainetik”, nabarmendu du Arsuagak euren kanpaina babestu eta defendatzeko asmoz. #ElBusDeLaLibertad deitu diote Hazte Oír talde ultrakatolikokoek mezu transfoboak garraiatzen dituen autobus laranjari. 

(Argazkia: Hamaika TB)
(Argazkia: Hamaika TB)

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra