argia.eus
INPRIMATU
Autoantolaketa
  • Gehien interesatzen zaizkidan pertsona eta antolakundeak behekoen, langile klaseen, pertsona esplotatuen autoantolakuntzaz ari dira hitz egiten. Eta ados nago.

Óscar García Jurado 2017ko uztailaren 21a

Ideia hau sortu da errejimeneko sindikatuen jardunari beharko genukeen sindikalismo mota kontrajartzean; behar ditugun antolakunde politikoak kontrajartzean errejimena bizirik mantentzen dutenekin; gizartea eraldatu nahi duten herri mugimenduak kontrajartzean gehiengoaren bizitza hobetzea galarazten dutenekin.

Baina ez dut intentsitate berdinarekin entzuten horren beharrezkoa den ekoizpenaren, distribuzioaren, kontsumoaren eta finantzen autoantolaketa. Autogestio ekonomikoa edo autoantolaketa ez da apenas sustatzen. Oso jende eta eragile gutxik dute helburutzat Ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatzea. Ez da tresna eraginkor gisa ikusten errejimena eta sistema eraldatzeko.

Nire ustez akats larria da, baita autoantolaketaren alde daudela dioten erakunde politiko, sindikal eta sozialetan ere.

Autoantola gaitezen arlo ekonomikoan. Ikusiko duzue nolako sorpresa hartuko duten aberastasuna enpresarioek sortzen dutela uste duten horiek; pertsona langileak pagetatik soilik bizi direla diotenek edo mozkinak handitzeko asmoz merkatu segmentu jakin bateko kontsumitzaileak baino ez garela pentsatzen duten horiek.