argia.eus
INPRIMATU
Auto zatiak eta lanerako tresneria aurkitu dute Zaldibarko zabortegian
  • Jaurlaritzak ohartarazi du aurkikuntzak Joaquín Beltrán langilearenak direnik ezin daitekeela ziurtatu, hala egiteko aztarnen faltan.

ARGIA @argia 2021eko martxoaren 24a
Zabortegiaren amiltzearen ostean, erreskate taldeko langilea zabortegiaren inguruetan (Argazkia: Dani Blanco)

2020ko otsailaren 6an Zaldibarko Zabortegia amildu zenetik desagertuta dagoen Joaquín Beltránen bila dabiltzan langileek auto zatiak eta lanerako tresneria aurkitu dituzte zabortegian. Beltránen arrastorik, aldiz, ez dute topatu. Are, aurkikuntzen berri ematearekin batera, Jaurlaritzak azpimarratu du ez dagoela aztarnarik aurkitutako objektuak Beltránekin lotzen duenik.

Joaquín Beltrán Alberto Sololuzerekin batera desagertu zen amiltzean. Sololuzeren gorpuzkiak abuztuan aurkitu zituzten, baina Beltránen arrastorik ez dute oraindino aurkitu.