Autismoa gizarteratzea helburu duen proiektuari bukaera emateko, Saturraran-Hondarribia zeharkaldian ehundaka igerilarik hartuko du parte asteburuan.
Larunbat eta igandean emango zaio amaiera Marea Urdina egitasmoari. Prozesuaren balorazio ona egin du Aritz Orbegozo Marea Urdinaren sustatzaileak. “Izugarrizko babesa jaso dugu eta igeriketatik kanpo antolatu diren dozenaka egitasmok lagundu dute autismoa benetan gizarteratzen”.
Zeharkaldiaren ondoren jai giroa nagusituko da Orion eta Hondarribian. Orion, berdin-berdinak kirol talde inklusiboko kideek musika jarri eta merienda eskainiko dute. Hondarribian ere, 17:00etatik aurrera kontzertuak egongo dira.
‘Marea Urdina denok bait gara’ bideoklipa: