argia.eus
INPRIMATU
1.700 polizia agentek “Pizzeria Anarchia” Vienako azken zentro soziala hustu dute
  • "Pizzeria Anarchia" izeneko etxe okupatua hustu du astelehenean polizia austriarrak Vienan. 1.700 agentetik gora joan dira, Austriako hiriburuko azken Zentro Sozial Okupatua hustera. Ur kanoiak, ibilgailu blindatuak, eta komando bereziak bertaratu dira, argazkietan ikus daitekeenez. Hiru lagun atxilotu dituzte. Mobilizazioak deitu dituzte.

ARGIA @argia 2014ko uztailaren 29a

Hainbat kide sarrera blokeatzen saiatu diren bitartean, eraikinaren barnetik pintura jaurtiz erantzun dute beste batzuek.

DerStandard gunean eta sare sozialetan argitaratutako hainbat argazki azpian.