argia.eus
INPRIMATU
Australiako suteek herrialdeko basoen %20 suntsitu dute
  • Australian 2019ko amaieran hasitako suteak kontrolpean daude, batzuek piztuta jarraitzen duten arren. Beste gai batzuek hartu dituzte informatiboetako lehen postuak. Suteen eragina, ordea, handia izan da eta urtetan nabarituko da.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 26a
Inoiz erregistratutako suterik handienak izan dira 2019 amaieran Australian izandakoak.

Astelehen honetan Nature Climate Change-n argitaratutako ikerketa batek ez du zalantzarako tarte handirik uzten: Australiako basoen %20 suntsitu da suteen ondorioz. 5,8 milioi hektarea baino gehiago. Hegoaldeko Gales Berria eta Victoria estatua izan dira kalte handienak jasan dituzten guneak.

Zientzialariek baieztatu dutenez, inoiz erregistratu diren suterik suntsitzaileenak izan dira, izan ere, batez besteko gisa, Australiako basoen %2 inguruk hartzen baitzuen sua joan den bi hilabeteetako desastrearen aurretik.

Suteen kalteak neurtu dituztenek diotenez, gainera, euren ikerketak emandako emaitzak segur aski baxuagoak dira benetan izandako suntsiketarekin konparatuz. Datuetan ez dute Tasmania kontuan hartu, adibidez, eta han erretako basoak gehituz gero are handiagoa izango litzateke hondamendia.