argia.eus
INPRIMATU
Cameronek Eskoziaren independentzian eragin nahi du erreferendumaren epeak azkartuz
  • 17:00 Eskoziako Gobernuak adierazi du ez dagokiola Londresi independentziaren inguruko erreferendumaren egutegia zehaztea. Nicola Sturgeon Eskoziako Gobernuko bigarrenak alderdi britainiarrei eskatu die ez nahasteko Eskoziako Gobernuari dagozkion erabakietan, "eta garrantzitsuagoa dena, ezta Eskoziako herriari dagozkionetan ere".

2012ko urtarrilaren 09a
Alex Samond Eskoziako Lehen Ministroa.

10:00 Erresuma Batuko Lehen Ministro David Cameronek 18 hilabeteko epea emango dio Alex Salmond Eskoziako Lehen Ministroari independentziaren erreferendum loteslea egiteko. Telebistan egindako elkarrizketa batean egin ditu adierazpenok. Epe hori gaindituz gero –eta Salmondek epe hori gaindituko lukeen bide orria aurkeztu zuen alderdiaren kongresuan– kontsulta soil moduan hartuko dutela jakinarazi dio. Eskoziak 2015erako dauka aurrikusia erreferenduma, eta neurri honekin, epeak azkartu nahi ditu Cameronek.

Aste honetarako espero da Cameronek bere ideien berri ematea eta oraindik SNP agintean duen Eskoziako Gobernuak ez dio erantzun Cameronen neurriari.

Cameronek ez du nahi kontsulta denbora askoan luzatzerik. Bere hitzetan "kalte handia egingo bailioke bai Erresuma Batuko ekonomiari nola Eskoziakoari ere". Elkarrizketan dioenez, "eskoziarrek ez dakit ez noiz egingo den galdera, ez nork egingo duen, ezta zein izango den ere".

Hala ere, denbora independentisten alde dagoela irizten dute analista politiko askok.