Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Euskal Herriko Koordinadora Feministak hainbat herritan egindako elkarretaratzeetan emakumeak ausart izateaz nazkatuta daudela aldarrikatuko du.
Euskal Herriko Koordinadorak urtean zehar bakoitza bere aldetik lanean aritzen diren talde feministak batzen ditu, azaroaren 25ari begira.
Hainbat herritan egingo diren elkarretaratzeetan ondokoa izango dute leloa: Je ne veux pas me sentir courageuse, quiero sentirme libre, feminismoak aske egiten gaitu.
Koordinadoraren ustez, emakumeak eguneroko bizitzan sarri sentitzen dira ausart, baina kontua ez da ausartak izatea libre izatea baizik. Emakumeak ausart sentitzen dira estetikaren diktaduraren aurka errebelatzea erabakitzen dutenean; nagusiaren jazarpen sexualari aurre egiten diotenean, haurdunaldia borondatez etetea erabakitzen dutenean; parrandatik etxera bakarrik itzultzen direnean.
Koordinadoraren esanetan, azaroaren 25ean emakumeek ausart izateaz nazka-nazka eginda daudela adieraziko dute, eta boz gora esango dute ausartak baino askeak nahi dutela izan.
Mobilizazioak:
Azaroak 24, igandea:
Azaroak 25, astelehena: