Abdelkader pastorala uztailaren 26an eta agorrilaren 2an jokatzekoa zen, baina, Xiberoko Jauna Alkarteak erabakita, heldu den urtera arte atzeratu da. Jauna Alkarteako kide Thomas Erguy adierazi duenez, “hautua ez da erraza izan”.
Pastoralaren nortasuna atxikitzeko beste modurik ez dute atzeman. Pastoralik ez da izanen aurten. Koronabirusaren krisiak mundu osoa jo du. Osasun krisiak udako ekimenetan eragin zuzena ukanen du.
Pastoralaren inguruan ezin zen beste gisaz izan. Susmoa bazen ere, apirilaren 17ra arte ez dute argitu, baina heldu da eguna. Xiberoko Jauna Alkarteak, antzerki herrikoiaren antolatzaileak, joan den astelehenean egin bilkuran erabaki zuten:
"Abdelkader pastorala urte batez gibelatu dugu, ez da erraza izan, baina ez dugu dudarik izan, erran dio Thomas Erguy Xiberoko Jauna Alkarteako kideak Kazeta.eus-i.
Thomas Erguyk aditzera eman duienez, urte luzean “elkartzen saiatuko dira mustraken erritmoa ez galtzeko”.
Abdelkader pastoralaren egilea Jean-Louis Davant da. Pastoralari buruzko xehetasunak hemen, egilearen Abdelkader eta gu artikuluan.