argia.eus
INPRIMATU
Aurten Senpereko lakuan egingo dute Herri Urrats
  • Itzulera du lema 2022ko Herri Urrats festak: "Aurten bai, ikastolen besta Senpereko lakuan ospatuko dugu. Edo hala nola espero dugu behintzat" iragarri du Seaskak urtarrilaren 25ean egin duen aurkezpenean. Festan bildutako dirua 2023ko ikasturte hasieran Senperen irekiko duten bosgarren kolegioa eraikitzeko erabiliko da.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 25a

Lehen Herri Urratsen logoa zapata bat izan zen, eta Itzulera leloa duen aurtengoarena ere zapata bat izango da, egungo modakoa, ordea. Kantua, berriz, Zetak taldeak egin du.

Azken urteetan COVID dela-eta Senpereko lakuko jaia bertan behera geratu ostean, aurten izango da elkargunea gozatzeko aukera. Seaska sarearen diru-iturri ere bada jaia, eta iaz helburu gisa jarritako 300.000 euroak eskuratu zituzten, 30 ikastolek egindako jai txikien bidez.