argia.eus
INPRIMATU
Aurten oroimen historikoa landuko du Orreagak Nafarroaren Egunean
  • Nafarroaren Eguna dela eta, Orreaga Fundazioak ekitaldia egingo du hilaren 3an Iruñean, 13:00etan Sarasate Pasealekuan. Elkartetik adierazi dutenez, Nafarroako Gobernutik eta instituzioetatik egingo diren ekitaldien alternatiba izan nahi du Fundazioak egun honetarako.

ARGIA @argia 2016ko abenduaren 02a

Nafarroaren Eguneko hau festa egun garrantzitsua izatea nahi du Orreagak, horregatik 11:45ean folklore taldeen bilkura egingo du Iruñeko Udalean eta ondoren kalegiran abiatuko dira Alde Zaharrean zehar, Sarasate Pasealekuan bukatzeko. Aurtengo Nafarroako Egunean memoria historikoak toki berezia izango du eta ekitaldi nagusian gaiari buruzko pregoia irakurriko du Gaizka Arangurenek.

Orreaga Fundazioak, halaber, Lerin Kondea eta Nafarroako Pedro Mariskala sariak emango ditu, hurrenez hurren Nafarroako interesen aurka eta alde egin dutenei. Lerin Kontearena Diario de Navarrari eman diote aurten eta Pedro Mariskalarena Ramón Urtasun Rekalde margolariari; besteak beste aurten Nafarroako Legebiltzarrean esposatua izan zen Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko bere margo bilduma.