Herri Urrats maiatzaren 13an, urtero legez Senpereko aintzira inguruan ospatuko dute Seaskaren festa nagusia. Giro berezi batean izango da aurtengoa, joan den astean "Kasu, ikastola kexu!" lemapean mobilizazioa antolatu baitzuten.
Aurtengo festan bilduko den dirua Larzabalgo Manex Erdozaintzi-Etxart kolegiaren alde izango da. Arantxa Idieder kazetaria, Herri Urrats elkarteko bi lehendakariekin izan da goiz honetan, Maialen Etxemendi eta Daniel Laxague.
Elkarrizketa hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.