Aurrerantzean euskara gutxiago entzungo da EITBren gaztelaniazko kateetan

  • Orain dela hilabete batzuk kaleratu zuen EITBk EHUrekin batera osatu duen EITBren Estilo Liburua. Ataletako baten izenburua da “Adierazpenen Hizkuntza-Tratamendua”. Euskara eta gaztelania kate batzuetan eta besteetan nola txertatu zehazten du, hainbat irizpide proposatuz (zenbat segundoz sar daitekeen, nola zuzendu elkarrizketatuei…).


2017ko ekainaren 13an - 11:01
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kapituluan agertzen denaren oinarria 2016ko hasieran kaleratu zen izen bereko dokumentuan dago. Dokumentu hark eta bere abiapuntuak aurrerapausoa suposatu zuen, praktikan euskarari toki handiagoa eman zitzaiolako erderazko kateetan. Baina, gaur da eguna Estilo Liburuan ezarri diren irizpide berriek atzerapausoa ekarri dutena euskara normalizatzerako orduan.

Araudi berria aplikatuz gero, zailagoa izango da aurrerantzean euskara Radio Euskadi, ETB2 eta Radio Vitorian entzutea. Zergatik? Azpimarra dezagun aldaketa, biak aurrez aurre jarrita..

Sarrera: bakoitzean dagokion hizkuntza

Lehen:

EiTBk euskarazko eta gaztelaniazko kanalak ekoizten ditu (…). Hori ez da eragozpen EiTBk —euskararen normalizazioan eta prestigioan dagokion zereginari helduta— euskara ikusgai egin dezan gaztelaniazko kanaletan, batez ere orain, sustapen-planei esker euskal gizartearen parte geroz eta adierazgarriago batek bizitza publikoan eta pribatuan euskaraz egiten duen honetan.

Orain:

EiTBk euskarazko eta gaztelaniazko kanalak ekoizten ditu (…) EiTBko profesionalaren ardura izango da edukia emitituko den kanalari dagokion hizkuntzako adierazpenak lortzea, elkarrizketatuaren borondatea errespetatuta.

Elkarrizketatuari galdera: gaztelaniari ezetz egin beharra

Lehen:

Nola nahi duzu, euskaraz, gaztelaniaz, edo bietara?

Orain:

Hizkuntza bietan egingo dugu elkarrizketa?

Oztopo berriak: audientzia kaltetu gabe

Estilo Liburuak aurretik agertu ez ziren bi esaldi erantsi ditu:

  • Helburua da euskal gizartearen errealitate elebiduna ikusgai egitea eta euskara prestigiatzea, betiere interes informatiboaren eta audientzien kaltetan izan gabe.
  • Kazetariak hizkuntza bietan mintzatzera gonbidatuko du elkarrizketatua. Elkarrizketatuak hizkuntza bakarrean egitea aukeratzen badu, EiTBk errespetatu egingo du erabaki hori.
Mantentzen direnak: euskaraz gazteekin eta arnasguneetan

Estilo Liburuak mantendu egin ditu aurreko dokumentuan agertzen ziren hainbat puntu:

  • EiTBren euskara-planean jaso bezala, euskara lehenetsiko da aurretiko kontaktuan, batik bat solaskidea Euskal Herriko erakunde batekoa denean.
  • Politikari, artista, kirolari, aditu eta gainerako aurpegi ezagunak hedabideetan euskaraz hitz egiten ateratzeak hizkuntzari prestigioa eman diezaioke, interes informatiboari iruzur egin ezean, behintzat.
  • Haur, nerabe eta gazteen kasuan, euskarazko testimonioei emango zaie lehentasuna EiTBren hedabideetan. Berdin jokatuko da euskaraz jario erraza eta gaztelaniaz, ordea, komunikazio-ahalmen murritza dutenen kasuan.
  • Euskara nagusi den herrien kasuan, herriko bizitza ukitzen duten gaietan, euskarazko testimonioei emango zaie lehentasuna EiTBren hedabideetan.
Arazoa: ezezkoa eman beharra

Aldaketa nagusia elkarrizketatuari egin beharreko galderan datza. Lehen, elkarrizketatuari hiru aukera ematen zitzaizkion, euskara, gaztelania ala biak. Hala, erantzuna askea zen, bideratu gabea. Orain, aldiz, bi hizkuntzetan egiteko eskatzen zaio –galdera moduan–, eta beraz, euskaraz soilik egin nahi duenak “Ez” erantzun behar du. Ezaguna da euskaldun gehienek arazorik ez dutela jartzen erderaz egiteko eskatzen zaienean. Lehen erabaki bat hartzea zena, orain uko batetik hasten da. Gauzak horrela, erderazko telebista eta irratietan euskara gutxiago entzungo da.

Audientziari beldur

Estilo Liburuak audientzia uxatzeko beldurra aipatzen du. Zerikusia izan du euskararen presentzia gutxitzerako orduan nahiz eta 2015eko uztailean hau zioen EITBk: “Hainbat ikerketa eta txosten kualitatibok agerian utzi dute euskal audientziak begi onez ikusten duela euskarari leihoa zabaltzea gaztelaniazko hedabideetan, euskal gizartearen parte geroz eta adierazgarriago batek bizitza publikoan eta pribatuan euskaraz egiten duen honetan”. Txostenak ez dira argitaratu. Ez dakigu berrazterketa baten ondorioa izan den jarrera aldaketa.

Artikulu hau Oier Aranzabalek argitaratu du Zuzeu-n eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-07-05 | Sustatu
Euskarazko 100 azpidatzi gehitu dituzte Filmin streaming plataformara

Pantailak Euskaraz ekimena eta Filmin streaming plataforma espainiarra lankidetzan aritu dira azken hilabetetan, eta horri esker euskarazko 100 azpititulutik gora gehitu ditu plataformak katalogoan bere katalogoan. Zenbait iturritako azpidatziak dira, tartean boluntarioek [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Larrahe, eta elkarbizitza

Nire lagun M. paraje paregabean bizi da. Nafarroako herri batean,  Iruñerriatik gertu, jende bizizale anitzez betetakoan; bizi-bizia. Ez da herrian bertan bizi, talaiaren antza har dakiokeen muino moduko batean baizik, zeinetik, esan gabe doa, herria bera ez ezik... [+]


Hezkuntza Sailean, euskara eskubide?

Ekain amaieran, Hezkuntza Sailak ehunka irakasle funtzionario izendatu ditu: praktikaldia egitea falta dute, bai eta, irailetik aurrera, mediku-azterketa ere.

Azkeneko deialdian, mediku-azterketa azpikontratatu egin zuen Hezkuntza Sailak. Azpikontratatu zuenean,... [+]


2024-07-03 | Sustatu
Torrealdai beka, bigarren edizioa, kultura ikerketarako

Joan Mari Torrealdai Beka kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko sortu zen, bereziki Joan Mari Torrealdaik jorratu izan dituen esparru nagusietan. 2024ko bigarren edizio honetan, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak deialdia berretsi dute eta euskal kulturaren azterketari... [+]


Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergotik kanpo gelditu dira, D ereduko gela bat murriztu dutelako

Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.


2024-06-26 | ARGIA
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasi ahal izango da, Frantziako Gobernuak hala onartuta

Aspaldiko aldarrikapena onartu du Frantziako Gobernuak: laborantza lizeo pribatuetan formakuntza elebidunak eskaini ahal izango dira, “esperimentazio pedagogiko” gisa, alegia frantsesez bakarrik ez, euskaraz ere irakatsi ahalko da. Donapaleun eta Hazparnen baliatuko... [+]


EuskarAbentura hasteko astebete

Uztaila hasteko astebete falta da, astebete falta da Euskarabentura abiatzeko. Asier Guantes izan dugu telefonoaren beste aldean, espedizioko xerpa, begiralea.


2024-06-25 | Euskal Irratiak
Pantxoa Etxegoin
“Euskararen diagnostiko bateratu bat erdietsi nahi dugu Iparraldean euskara biziberritzeko”

Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.


Baxoko ahozkoa ikasleei euskaraz egiten lagunduko diete ehun bat irakaslek

Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.


burruntziak eta sorgin-orratzak
Badakizu nola esaten den ‘libélula’ / ‘libellule’ euskaraz?

Iñaki Mezquita Aranburu (Alegia, Gipuzkoa, 1959) Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da, odonatuzalea eta argazkilari naturalista. Iberiar Penintsulan bizi diren 84 burruntzi eta sorgin-orratzen izenak jaso ditu euskaraz. Zerrenda ofizial egiteko azken urratsaren zain daude... [+]


Eguneraketa berriak daude