argia.eus
INPRIMATU
Aurreko urteetan baino %61 gehiagok jarri du gripearen aurkako txertoa Nafarroan
  • Gripe txerto kanpainaren lehen hilabetean 145.000 pertsona baino gehiagok hartu du Nafarroan, aurreko urteetan epealdi berean jarri izan dutenek baino %61 gehiagok. Txertoa hartu dutenen arten 85.000 herritar 65 urtetik gorakoak dira.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 03a

Iaz 126.000 txerto dosi zituen erosiak Nafarroako Osasun sailak, eta aurtengorako, berriz, 270.000. Lehen asteetan jasotzen dituzte txertoa jartzeko eskaera gehien, eta horri erantzuteko aurten internet eta telefono bidezko zerbitzua indartu du Nafarroako Gobernuak. Hemendik aurrera, osasun etxeetara deitu beharko dute herritarrek eskaera egitera, aurreko urteetan bezala.

65 urtetik gorakoen artean txertoa hartu dutenak 95.000 izatera iritsiko balira, adin talde horren %75a legoke txertoa hartuta Nafarroan.