Pedro Sanchez Espainiako presidentea Kieven izan da, eta Ukrainari aurrekaririk gabeko arma bidalketa egitea onartu du; 200 tonelada pisu inguruko material militarra daraman gerra-ontzia bidali dute Ukrainara.
Zelenski eta Pedro Sanchez Kieven elkartu ziren atzo, eta Espainiako presidenteak "Espainiako herriaren elkartasuna eta konpromisoa" eman zion Ukrainako presidenteari. Zehazki, material militarrez betetako Ysabel gerra-ontzia bidali dio Espainiak Ukrainari.
Armetan guztira 200 tonelada daramatza Ysabel ontziak Espainiatik Ukrainara, eta horrez gain, 30 kamioi eta beste hamar ibilgailu ere badaramatza. Aurrez bidalitako arma guztien bikoitza ari da bidaltzen oraingoan.