Espainiako Kongresuko eta Senatuko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren, Pedro Sanchezek aipatutako "gobernu aurrerakoia" aurrera eramateko lehen pausoa sinatu dute alderdi biek asteartean.
Pedro Sanchez PSOEko liderrak eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruak astearte eguerdian koalizio gobernua osatzeko aurreakordioa sinatu dute Espainiako Estatuko Gobernua osatzeko. Hamar puntuz osatutako dokumentuan gai ugari aipatu dituzte: feminismoa, klima larrialdaren aurkako politika eta etxebizitza eskubidea, besteak beste.
Naiz.eus-ek argitaratu duenaren arabera, iturri batzuek diote Iglesias izango dela presidenteorde, Sanchezek deituriko "gobernu aurrerakoian". Maiatzean zeukaten aukera garbia hauteskundeen errepikapenekin lausotu zen, eta orain hainbat talde parlamentarioren babesa lortzea izango dute helburu. Ciudadanosek argi utzi du ez duela babestuko bi talde horiek osatutako gobernu bat. EAJ aliatu bat izango dela dirudi, eta ikusteko dago EH Bilduk izan dezaken zeresana.