argia.eus
INPRIMATU
Aurre-matrikulazioa Nafarroako ikastetxeetan: A ereduak gora, euskarak behera
  • Nafarroan, A ereduak gora egin du, eta D ereduak behera, batez ere hezkuntza-sare publikoan. 2017ko matrikulen datuekin alderatuta, A eredua %18,8tik %19,8ra igo da, eta D ereduan izen emandako hiru urteko ikasle kopurua %30,7tik %29,4ra jaitsi da.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko otsailaren 14a
Lodosako eskolan orain bi urte hasi ziren D eredua eskaintzen (Arg: Berria)

Maria Solana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza aholkulariak eta Roberto Perez Hezkuntzako zuzendari orokorrak asteartean prentsaurrekoan emandako datuen arabera, Hezkuntzaren foru departamentuak 5.886 aurre-matrikula zenbatu zituen otsailaren 1 eta 7 bitartean, lehen- eta haur-hezkutzako hurrengo ikasturterako (2018-19) izen-emate garaian. Horietako %62k eskola publikoaren alde egin du, eta gainontzeko %38ak pribatura jo du.

B eredua mantendu egin da aurre-matrikula kopuruari dagokionez; eta A eta G ereduak (euskara irakasgai bezala ere ez daukan eredua) zertxobait gora egin dute sare publikoan ere, Ingelesaren Ikaskuntza Programak bultzatuta.