Euskadi Irratiak eskatuta eta EITBko administrazio kontseiluaren oniritziarekin, Iturriozek Haritz Agirre zuzendari ohiari hartu dio erreleboa. Iturrioz ETBko eguraldi tarteak aurkezten jardun zen urte batzuetan, eta azken aldian Qué Gipuzkoa egunkarian aritu da. Irrati programaziorako arduraduna oraindik ez dute hautatu.