argia.eus
INPRIMATU
‘Aundiya’ filmaren izen ofiziala ‘Handia’ izango da
  • Duela astebete iragarri zuten Pascal Gaignek filmeko musika grabatzen bukatu duela eta ostegun honetan haren izena aldatu dutela iragarri du Jon Garañok Twitter bidez.

ARGIA @argia 2017ko uztailaren 13a
Orain arte gipuzkerazko izena erabili badute ere, filmaren titulu ofiziala batuan jarri dute.

Filmaren beste zuzendariak txio honekin erantzun dio tituluaren erabakiaren berri eman duen mezuari.

Altzoko Handiaren historiatik abiatuko da Garañok eta Arregik zuzenduko duten lana eta Eneko Sagardoy aktorea izango du protagonista.

Iaz Sagardoyk hedabide honi eskaini zion elkarrizketan azaldu zuenez, filmak "ez du kontatzen Joakin Eleizegi izan zenaren biografia: bi anaiaren arteko adiskidetasun istorioa da. Ezaugarri berezia da anaietako batek aldaketa bortitza jasaten duela eta horrek biei eragiten diela. Oso oinarrizko sentimenduetara jotzen duen pelikula da".

Aurtengo otsailean jakin zenez, Film Factory Entertainment enpresak kudeatuko ditu pelikularen mundu mailako salmenta eskubideak. Filmaren egileen Moriarti ekoiztetxeak aurretik egindako Loreak filmaren arrakastak izango zuen zerikusirik akordio horretan; eta erakusten du ikusmina badagoela atzerrian ere euskal film honekin.