argia.eus
INPRIMATU
Aukeratu gabeko bakardadea
  • Aukeratu Gabeko Bakardadearen Espainiako Estatuko Behatokiaren arabera, gutxienez biztanleen %13k aukeratu gabeko bakardadea sentitu du 2023. urtean.

Olaia L. Garaialde 2024ko urtarrilaren 26a

Pertsona batek behar adina interakzio sozial ez dituenean edo interakzio horiek ez direnean behar bezain kalitatezkoak edo bere behar eta itxaropen sozialen araberakoak sentitzen den sentimendu subjektiboa da aukeratu gabeko bakardadea.

Adin guztietako jendeari eragiten dio, baina batez ere, nerabe eta gazteen %22k sentitzen du eta zaharren %12k. Horrez gain, eragin handi dauka etorkinengan, pertsona desgaituengan eta zaintzaileengan.

Gehien eragiten duten faktoreak dira, besteak beste, bakarrik edo familiarengandik urrun bizitzea, bitzako etapa zaurgarrietan egotea, errenta baxua izatea, soilik lanerako denbora duzula sentitzea, besteen zaintzaz arduratu behar izatea, eta hortaz, jendearekin harremanak sortzeko denbora gutxi izatea, eta osasun arazoak izatea.

Aukeratu gabeko bakardadeak zenbait ondorio izan ditzake osasun metalean; esate baterako, antsietatea, depresioa, indarkeria jarrerak, alkoholarekiko menpekotasuna eta suizidioa.

Behatokiak ohartarazi duenez, aukeratu gabeko bakardadearen eta isolamendu sozialaren artean harremana egon daitekeen arren, ez dira nahastu behar. Isolamendu soziala da objektiboki neurtu daitekeen kontaktu sozialen falta nabarmena.