Ertzaintzak froga gisa aurkezturiko bideoan azaltzen direnak ez dira Aitor Martinez eta Beñat Ereño, epaileak ondorioztatu duenez. Urtebeteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta 2.520 euroko isuna eskatzen zuen fiskalak.
Absolbitu egin dituzte Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazte laudioarrak. Iragan asteko asteartean izan zuten epaiketa Madrilen, Espainiako Entzutegi Nazionalean, Angela Murillo epailearekin.
Bi gazteek asteazkenean izan zuten absoluzioaren berri, baina gaur arte ez dute sententzia ikusterik izan. Bihar (ostirala) bilduko da Ereño eta Martinez babesteko sortutako herri plataforma, epaiaren gaineko balorazio bat egiteko.
Bideoa
Sententziak adierazten du epaiketan aurkeztu diren probek ez dutela balio bi gazteak kondenatzeko. Epaiketan proiektatu zen bideoan pintadak egiten azaltzen diren bi pertsonakEreño eta Martinez ez direla ondorioztatzen du sententziak. “Bideoko kideen eta akusatuen arteko altuera eta fisionomia ezberdintasunak” agerikoak direla nabarmentzen du epaiak.
Horretaz gain, Aitor Martinez ezkertiarra zela aitortzen du sententziak, pintadak eskumako eskuarekin marraztuak zeuden bitartean. Horregatik absolbitu dituzte bi gazte laudioarrak, “pintadak eurek egin zituztela adierazteko frogarik ez dagoelako".
Albiste hau Baleikek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Carlos García Berro fiskalak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Felipe San Epifani Pipe, Kai Saez de Egilaz, eta Antton Lopez Ruizentzat, 2016 eta 2020 artean preso politikoei antolatutako... [+]
Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]
HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.
Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak berriz eserarazi nahi gintuen Auzitegi Nazionaleko aulkian, baina Auzitegi Konstituzionalak erabaki du guk asmo horren aurka jarri genuen babes helegitea onartzea. Erabaki horrek 2009ko urrian hasitako labirinto juridikoa itxi du eta, ia 15 urteko... [+]
Juan Carlos Campo epaileak dio non bis in idem printzipioa urratuko lukeela errepikapenak, berri agentziek aurreratu dutenaren arabera. Zirriborroa hurrengo asteko osoko bilkuran eztabaidatuko du Konstituzionalak, eta ‘gehiengo aurrerakoi’ari esker onartzea espero... [+]
2021eko apirilean atxilotu zituzten hamar lagun, eta deklaratzera deitu zituzten beste bi: "talde kriminal bateko kide izatea" leporatu zieten. Gehienen kontrako akusazioak bertan behera geratu baziren ere, aurrera jarraitu dute bi pertsonaren kontrako prozedurek. Hiru... [+]
Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]
2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]
Irailaren 1ean izango da Legutioko Zentro Sozialistaren hustearekin lotutako lehen epaiketa. Fiskaltzak 13 hilabeteko espetxe zigorra eta guztira 3.600 euroko isunak eskatu ditu auzipetutako bi gazteentzat.
40 urtetik gorako espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko zigor ekonomikoak eskatzen dituzte 'Leioako 5entzat'. 2016an Leioako campusean egindako ikasle mobilizazio baten harira auzipetu zituzten gazteak, eta berriz seinalatu dute EHUren erantzukizuna.