argia.eus
INPRIMATU
Atzerriko ikastetxeetan gutxieneko euskara ordu batzuk emateko agindua baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak
  • Bilboko Eskola Amerikarraren helegitea onartu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, atzerriko ikastetxeei gutxieneko euskara ordu batzuk ematera behartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren agindua bertan behera utziz.

ARGIA @argia 2023ko urtarrilaren 24a

Hezkuntza Sailaren 2021eko agindu horren arabera, atzerriko ikastetxeek Euskara eta Literatura ikasgaia gutxienez 1.050 ordutan eman behar dute, eta Gaztelania eta Literatura beste 1.050 ordutan. Agindu hori baliogabetuta, automatikoki 2012koa dago indarrean atzerriko ikastetxeentzat: DBHn, Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura gutxienez 2.380 ordutan eman behar dute.

Auzitegi Nagusiak argudiatu du agindua aplikatu behar dutenei ez zitzaiela aurretik kontsultarik egin eta kontsultarik ez egitea ez duela justifikatu Eusko Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, Berriari esan dio epaiak ez duela aldaketa handirik ekarriko, ebazpena forma akats batez ari delako, ez edukiaz. Gainera, beste agindu bat prestatzen ari da Hezkuntza Saila, eta agindu hori aplikatu beharko duten atzerriko ikastetxeetan egingo du kontsulta aurrez: bost ikastetxe denera, EAEn.