argia.eus
INPRIMATU
“Atzekoz aurrera” lehen hiztegi alderantzikatua sarean
  • UZEIk sarean jarritako webguneak hitz bukaeren arabera egiten ditu bilaketak. Denera, 53.000 sarreratik gora daude. Lehenik paperean argitaratu zuen atzekoz aurrerako hiztegia agortuta egon da azken urteotan.

Bertsoa.eus @bertsolaritza 2017ko martxoaren 15

Atzekoz Aurrera, euskarazko lehen hiztegi alderantzikatua, eguneratu eta sarean jarri du UZEIk. Hitz bukaeren arabara egiten ditu bilaketak. Izen arruntak, adjektiboak, adberbioak, determinatzaileak, izenordainak, aditzak, lotura-elementuak, esaerak eta onomatopeiak: kategoria horietako guztietako sarrerak aurkituko ditu erabiltzaileak. Aldiz, hiztegitik kanpo utzi dira izen propioak (pertsona-, leku- zein erakunde-izenak), forma deklinatuak, adizki jokatuak eta laburtzapenak. Denera, 53.000 sarreratik gora, eguneroko euskaratik jasoak.

Lehen argitaraldia paperean eta formatu digitalean plazaratu zuen UZEIk jakinik paperezko bertsioa ez zela aski, atzekoz aurrerako hiztegietan bilaketak orriz orri egitea ez baita lan erosoa. Paperezko bertsio hura agortuta egon da azken urteotan.