argia.eus
INPRIMATU
Ekintza zuzena Bilboko Atxuriko kantxetan: etxerik gabekoek bertan lo egin ez zezaten udalak jarritako hesiak bota dituzte
  • Bilboko Udalak hesiak ezarri zituen pasa den abenduan Atxuri auzoko kirolgunean. Gauez itxi egiten dutenez, etxerik gabeko migratzaileek ez daukate bertan lo egiterik, orain gutxi arte bezala. Pertsona horiekin elkartasunez hainbat lagunek hesiak bota dituzte, "arrazakeria eta xenofobiaren" aurka egin eta "guztiontzako auzo duina" defendatzeko.

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 07a

Auzoko hainbat kolektibok hainbatetan salatu dute hesiak ezartzearen atzean dagoen "arrazakeria sozial eta instituzionala". Diotenez, hesiok ezin dira izan auzoak dauzkan beharrak asetzeko bitartekoak.

Ikusi zabaldu duten ekimenaren bideoa:

Aurretik ere ekimen gehiago egin izan dituzte egoera salatzeko, izan otsailaren 23an edo urtarrilaren 4an.