argia.eus
INPRIMATU
Herri harresia deitu dute gaur Ondarroan
  • Gaur ostiralean 12:30ean Ondarroan "herri harresia" osatzeko dei egin du Urtza Alkortak. Egun Sortuko kide da eta ETArekin kolaboratzeaz akusatzen dute. Ertzaintza bere etxera bitan joan da atxilotzera, asteazken eta ostegunean, eta ez dute etxean topatu. ARGIAk jarraipena egingo du Ondarroatik.

ARGIA @argia 2013ko maiatzaren 08a

Lea Artibai eta Mutrikuko Hitzak zabaldu du albistea. Orain hiru astetik dauka kartzelaratze agindua eta edozein unetan atxilo dezakete. Urtza Alkortak adierazi zuen ez zela komisaldegian aurkeztuko.