San Fermin eguneko prozesioan Iruñeko Curia kalean sortutako istiluen ondotik, zortzipertsona atxilotu zituzten Iruñeko Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak. Horietako bat espetxera bidali du epaileak, ustez udaltzain bati ukabilkadaz sudurra haustearren; desordena publikoak, autoritatearen aurkako atentatua, gorroto delitua eta lesioak egozten dizkio. Ahotsa.info-k publiko egindako bideo batek frogatzen duenez, ordea, udaltzaina izan zen pertsona bati ukabilkada luzatzen lehena, eta ondoren eman zioten berari bigarren ukabilkada bat.