argia.eus
INPRIMATU
Atxilotu dute Ziburun emakume bati eraso zion gizonezkoa
  • Ostiralean gizonezko batek labanaz eraso zion emakume bati eta orduz geroztik polizia bila zebilen. Emakumeak zauri larriak ditu, baina bere bizitza ez dago arriskuan.

ARGIA @argia 2021eko abuztuaren 23a
Sexu erasoen aurkako elkarretaratze bat Baionan. Argazkia: @Aitzinagazte.

Atxilotutako gizonak 23 urte ditu eta eman duten informazioaren arabera erasoa jasan duen emakumeak ez zuen gizona ezagutzen.

Erasoa ostiralean gertatu zen. 40 urteko emakumeak etxe aurrean utzi zuen autoa eta autotik ateratakoan erasotzaileak kolpe gogor bat eman zion buruan. Emakumea etxean sartu zen eta gizonak sukaldetik labana hartu zuen. Hamar bat labankada eman zizkion emakumeari.

Erasotzaileak etxetik alde egin zuen. Bizilagun batek labana eskuan zuela ateratzen ikusi zuen gizona eta poliziari deitu zion. Atzo, abuztuak 22, erasotzailea atxilotu zutren eta epailearen eskuetan jarri.